Itxi

Arimaren Margolariak

Arimaren Margolariak

Arimaren Margolariak

22:00etan

Kirol munduan murgilduko da 'Arimaren Margolariak' saioa gaur gauean

EiTB

Tolosako Beotibar pilotalekua eta Bilboko Berreginen Museoa bisitatuko dituzte, eta Amaia Irazustabarrenarena eta Maider Huizirena palisten jarduna ezagutuko dute.

0:22
'Arimaren Margolariak' saioa pilotalekuan

'Arimaren Margolariak' saioak kirol munduan ere egingo ditu lehen urratsak, eta, hain zuzen ere, pilotan arituko da. Jatorria XIII. mendean duen kirol horrek gure herriak frontoiz bete zituen, eta horietako bat izango dute margolariek asteazkeneko lehen geralekua: Tolosako Beotibar frontoia

Bertan, mugimendua nola pintatzen den ikasiko dute; horretarako, ezinbestekoa da gorputzaren fisionomia ulertzea, eta, hori dela eta, pala partida bateko ikusle izango dira lehiakideak. Kirol honetako bi profesionalen testigantza ere jasoko dute, Amaia Irazustabarrena eta Maider Huizi pilotariena, eta bien partida bat zuzenean ikusteko eta pintatzeko ohorea izango dute margolariek. 

Ondoren, Bilboko Berreginen Museoa bisitatuko dute, eta, bertan, Arantxa Orbegozok erretratuaren nondik norakoak azalduko dizkie. Behin ikasgaia barneratuta, aho zabalik geratuko dira Ameriketara lanean joan zen puntista bat mihisean islatu behar dutela jakitean. Iñaki Osa Goikoetxea Goiko-ren erretratu bat egin beharko dute. Moldakortasuna berebizikoa izango da aste zail honetan, eta hori balioetsi beharko dute hiru coachek, aste honetan programa nork utzi beharko duen erabakitzeko.

'Arimaren Margolariak' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.