Jorge Malcorra

Jorge Malcorra

Jorge
Jorge
Jorge Malkorra Echavarri

Psikologia ikasi zuen Jorge Malkorrak EHUn. Baina txiki txikia zenetik margotzen du, bere aitona ere margolaria zelako eta harengandik jaso zuelako afizioa.

Eskaparatista eta visual merchandising lanetan aritzen da hainbat markarentzat, besteak beste, Loreak Mendian edota The North Face markentzat.

Hain zuzen ere, eskaparatismoko irakaslea eta aditua da.

Ekainean, 'Obras' izeneko erakusketa jarri zuen Tolosako Aranburu jauregian.