Arantza Orbegozo

Arantza Orbegozo

Arantxa
Arantxa
Arantxa Orbegozo

Kirol munduan ezaguna izan zen Arantxa Orbegozo tolosarra gaztaroan. Atletismoan aritu zen neskatila zela eta pisu jaurtiketako Espainiako txapelduna izatea lortu zuen 17 urterekin. Urte batzuk geroago, Euskal Herriko lehen emakume txirrindularien taldeko kide izan zen, triatloiak egin zituen eta piragua talde bat ere sortu zuen.

Margotzen 28 urterekin hasi zen, Juan Gorritiren hainbat koadro ikusi ondoren. Saiatzea pentsatu zuen eta margotzeak zoriontsu egiten zuela konturatu zen. Gainera, ondo egiten zuen. Gaur egun, estudioa du etxean.  Sariak jaso izan ditu hainbat erretraturengatik eta pastel teknika erabiliz egindako lanengatik.

Bestetik, 'Y Si Yo Me Reto' izeneko garapen pertsonaleko proiektu bateko burua da.