Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:55ean

Alex Gurrutxaga idazle eta literatur kritikaria, gaur, "Arte[faktua]"n

EITB

Lourdes Otaegi, Maite Odriozolaren irakurketa gomendioak, Patxi Zubizarretaren gakoak eta Gasteizko arte zaleen ohiturak ezagutuko ditu Yolanda Mendiolak aurkeztutako saioak.

  • Alex Gurrutxaga

    Alex Gurrutxaga. EITBren bideo batetik hartutako irudia

Alex Gurrutxaga idazle eta literatur kritikaria izango da aste honetako "Arte[faktua]" saioan. Xabier Lete. Aberriaren poeta kantaria saiakera liburua plazaratu du, eta horixe bera izango du hizpide, besteak beste. Leteren inguruan egin zuen Gurrutxagak tesia Literaturan doktore izateko, eta hortik etorri da gero liburua.

Lourdes Otaegi euskal filologoa eta EHUko literatura irakaslea batuko da Yolanda Mendiola eta Gurrutxagaren arteko elkarrizketara. Azken honen tesiaren zuzendaria izan da Otaegi, beraz, saiakera horren prozesuari buruz aritzeko inor aproposagorik ez dago.

Aste honetan, Irakurlearen tartean, Maite Odriozolak Sergei Dovlatov idazlearen Maleta liburua gomendatuko du.

Bestalde, Patxi Zubizarreta idazleak jende aurrean aritzerako orduan kontuan hartu beharreko zenbait gako eskainiko ditu Irakurketa artea atalean.

Horrez gain, Joseba Elorza Gasteizko kaleetan ibiliko da bertako arte zaleen ohiturak ezagutzeko asmotan.

Hori guztia, "Arte[faktua]" saioa osatzen duten Galdetegia, bitxiak, nobedadeak eta liburu denden gomendioekin batera, gaur, 2:55ean, ETB1en eta eitb.eus-en.