Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Egunero, 21:20an

"Arte[faktua]" saioak, Durangoko Azokaren 55. edizioarekin bat

EITB

Jon Alonso, Aitziber Etxeberria, Peru Magdalena eta Yurre Ugarterekin solasean arituko da Yolanda Mendiola azaroaren 30etik abenduaren 3ra eskainiko den saio berezian.

  • Aitziber Etxeberria idazlea

    Aitziber Etxeberria idazlea. EITBren bideo batetik hartutako irudia

Aste honetan, azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitartean, Durangoko Azokaren 55. edizioarekin bat egingo du literaturari buruzko "Arte[faktua]" saioak.

Hizkuntza, kultura, identitatea... Zenbakiez haratago, handia da Durangoko Azokaren balio immateriala, ukiezina. Eta inoiz baino ukiezinago da aurtengoa, egoera berezia dela medio. Horregatik, ahal den neurrian, idazle eta irakurlearen arteko harreman hori mantentzen saiatuko dira saioan. Aste honetan, "Arte[faktua]"k Durangoko Azokarekin bat egingo du.

Lau idazle gonbidatu ditu saioak parte-hartzera: Jon Alonso, Aitziber Etxeberria, Peru Magdalena eta Yurre Ugarte. Azokarako liburu bana atera dute, eta horiek izango dituzte hizpide Yolanda Mendiolarekin.

Honakoak dira hizpide izango dituzten liburuak: Jon Alonsoren Naparra. Kasu irekia (Elkar), Aitziber Etxeberriaren Olivetti (Erein), Peru Magdalenaren Tantaka (Balea Zuria) eta Yurre Ugarteren Lilurabera (Alberdania).

Astelehenetik ostegunera (azaroaren 30etik abenduaren 3ra), 21:20 inguruan, lau idazle horien hamar bat minutuko elkarrizketa txikiak izango dira ETB1en eta eitb.eus-en. Larunbatean (abenduak 5), berriz, horiek guztiak erabiliz, eta Gerediaga elkarteko kudeatzailea den Arantza Atutxarekin batera, saio berezi bat osatuko dute, "Arte[faktua]" saioaren ohiko ordutegian.