Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

13:00etan

Jon Gerediagaren poesia, "Arte[faktua]" saioan, gaur

EITB Media

Zuriñe Hidalgo abeslaria, Iñigo Martinez filosofia irakaslea eta Itziar Gomez olerkaria ere izango dituzte gonbidatu.

  • Jon Gerediaga poeta eta antzerkigilea

    Jon Gerediaga poeta eta antzerkigilea. Argazkia: EITB Media

Jon Gerediaga poeta eta antzerkigilea izango da "Arte[faktua]" saioaren gonbidatua gaur, apirilak 17. Natura berriak poema liburua argitaratu du Pamiela etxearen eskutik. Lanak naturaren elementuen sorrera eta iraupenari buruzko gogoeta politiko-filosofikoa du gai nagusitzat. Bilboko Artxanda auzoko Artetxe hotelean elkartuko dira Yolanda Mendiola eta biak. 

Iñigo Martinez filosofia irakaslea batuko da saioaren erdialdean elkarrizketara. Filosofiaz eta poesiaz asko aritzen dira Gerediaga eta Martinez, eta Natura berriak liburuak bietatik duenez, horretaz arituko dira bi lagunak.

Aste honetan, Jose Mari Altzibar Irakurleak Karmele Jaioren Amaren eskuak liburua gomendatuko digu. Bestalde, Irakurketa artea izeneko atalean, Itziar Gomez olerkariak poesia ozenki irakurtzerako orduan kontuan hartu beharreko zenbait gako eskainiko dizkigu.  

Horretaz gain, Zuriñe Hidalgo abeslariak Katixa Agirreren Amek ez dute liburuaz hitz egingo digu @faktua tartean.

Hori guztia eta saioa osatzen duten galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, gaur, 13:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.