Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

13:00etan

Irene Sola sortzaile katalana, gaur, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

Ainara Azpiazu 'Axpi', Beatriz Morales, Garazi Kamio eta Beñat Chavez ere izango dituzte protagonista larunbateko saioan.

  • Irene Solà poeta, idazle eta artista katalana

    Irene Solà poeta, idazle eta artista katalana. Argazkia: EITB Media

Irene Sola poeta, idazle eta artista katalana izango da aste honetako "Arte[faktua]" saioan protagonista. Nik kantatu eta dantza egiten du mendiak (Alberdania) da bere azken eleberria, lur eremu batean batzen diren ahal beste ahots biltzen dituena. Hainbat sari lortu ditu lanari esker, eta Joxan Elosegik ekarri du euskarara. Hernaniko Chillida Lekun elkartuko dira Irene Sola eta Yolanda Mendiola.

Berezia izango da aste honetan elkarrizketara batuko den bigarren gonbidatua. Kasu honetan, ez da idazlearen ezagun bat izango, haren lana ikaragarri gustatu zaion irakurlea baizik: Ainara Azpiazu Axpi marrazkilaria. Hori horrela, idazlea eta irakurlea aurrez aurre jarriko dituzte liburuaz hizketan. 

Aste honetan, Liburu saltzaileak atalean, Donostiako Re-Read lowcost liburu-dendan izango dira, bertako Beatriz Moralekin solasean: dendaren sorrera, jarduteko modua, etab. azalduko ditu.

Gainera, Garazi Kamio Artefaktu egilea zertxobait gehiago ezagutzeko aukera izango dute ikus-entzuleek: "Zein da gehien erabiltzen duzun hitza?" eta "Zerk haserretzen zaitu?" galderak erantzungo ditu gonbidatuak, besteak beste.

Bestalde, Beñat Chavesek, Galtzagorri Elkarteko 2020ko Booktuberboom lehiaketako publikoaren sariaren irabazleak, Suzzane Collinsen Gose jokoak gomendatuko digu.

Hori guztia eta saioa osatzen duten galdetegia, pitxiak, nobedadeak eta liburu-denden gomendioak, gaur, 13:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.