Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:50ean

Miren Agur Meabe idazlea gonbidatu, eguerdian, "Arte[faktua]" saioan

EITB Media

'Nola gorde errautsa kolkoan' (Susa) poesia liburua idatzi du Meabek, 'Kristalezko begi bat' eta 'Hezurren erretura' obrek hasitako triptikoari hirugarren xafla jarriz.

1:29
Miren Agur Meabe

Miren Agur Meabe izango da aste honetako elkarrizketatu nagusia "Arte[faktua]" saioan. Nola gorde errautsa kolkoan (Susa) poesia liburua idatzi du Meabek, baita 2021eko Poesia Sari Nazionala jaso ere; hura euskaraz idatzitako lan bati ematen zaion lehen aldia izan da, gainera. Azken hamarkadan zehar idatzitako obra honekin, lekeitiarrak Kristalezko begi bat eta Hezurren erretura obrek hasitako triptikoari hirugarren xafla jarri, eta prozesu bati amaiera eman dio. Lekeitioko kioskoan Yolanda Mendiola aurkezlearekin bilduta, Meabe bere poesiaren ongarri diren osagaiez eta kontuez solastuko da.

Sonia Gonzalez idazlea batuko da elkarrizketaren hondarrera. Euskal filologian graduatua, herrikideak diren aldetik, Meabek estimuan duen pertsona eta egilea da. Besteak beste, Gonzalez bi eleberri eta saiakera baten sortzailea ere bada: Ugerra eta kedarra (Txalaparta), Erreka haizea (Susa) eta Marihuanazko bufandak (Txalaparta)

Bestalde, saioa Donostiara hurbilduko da, Ander Izagirreren jaioterrira; besteak beste, sortzaile hau eta bere kazetaritza lana lehen eskutik ezagutzeko asmoz.

Ekaitz Herrera irakurle durangarraren eskutik iritsiko da aste honetako literatura gomendioa. Horretarako, Leslie Feinbergek idatzi eta Fermin Zabaltzak itzulitako Mari mutil handi baten bluesa (Katakrak) eleberria aukeratuko du.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, gaur, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.