Itxi

Arte[faktua]

Arte[faktua]

Arte[faktua]

12:50ean

Izaskun Igoa eta 'Hotza bazkatzen' poema liburua, gaur "Artefaktua" saioan

Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren bosgarren saria irabazi zuen hamar galderez osatutako poema liburu honekin. Andrea Gouraud gonbidatuko du saiora. Betzaida Urtaza, Mikel Apaolaza eta Kimetz Flores ere izango dira saioan, larunbatean, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

1:21
Izaskun Igoa Jaimerena

Izaskun Igoa Jaimerena elkarrizketatuko dute gaur "Artefaktua" saioan 'Hotza bazkatzen' (Balea Zuria) poema liburuaz solastatzeko. Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren bosgarren saria irabazi zuen Igoak hamar galderez osatutako poema liburu honekin. Bidaia bat izan da berarentzat sormen eta lantze prozesu hau, baina poesia betiko zaletasuna du. Denboraren garrantzia eta bizitzan zehar sortzen zaizkigun galderen lanketa eskaintzen digu hemen. "Zein da galdera eta poesiaren arteko diferentzia?" Honetaz guztiaz mintzatzeko, Zigako Etxezuri landetxera gerturatuko da saioa idazlearekin.

Igoak Andrea Gouraud Alzugarai gonbidatuko du saiora, ilustratzailea eta abeltzaina, baina batez ere, sortzailea. Igoarekin topo egitea aurkikuntza izan da Gouraudentzat, berak pentsatzen duen modua islatu duelako Igoak paperean: "Ez naiz horrela pentsatzen duen bakarra".

Bestalde, Betzaida Urtaza ezagutzeko aukera izango dugu; idazlea, itzultzailea eta Amesgile argitaletxeko sortzailea.

Mikel Apaolaza irakurlearen eskutik iritsiko da aste honetako literatur gomendioa.

Sakanako Mankomunitateko Kimetz Flores ikaslearena izango da larunbateko booktubea.

Guztia, saioa osatzen duten beste atalekin batera, 12:50ean, ETB1en eta eitb.eus-en.