Azpimarra
ETB1en
Nafarroari buruzko 'Azpimarra+' berezia, gaur gauean
A.A.
EiTB
Hauteskundeen aurreko egoera aztertuko dute hainbat gonbidaturekin.
Maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeen atarian, Nafarroaren egoera aztertzeko saio berezia egingo dute gaur, asteartea, 23:25ean, ETB1eko 'Azpimarra+' saioan.
Maddalen Iriartek gidatuko duen programan, hainbat gonbidatu izango dituzte. Bilboko platoan, solaskide modura, Juan Kruz Lakasta, Fermin Erbiti eta Inma Errea izango ditu. Bestalde, Iruñetik zuzenean arituko dira zenbait ordezkari politiko; Uxue Barkos (Geroa Bai), Adolfo Araiz (EH Bildu) eta Laura Perez (Podemos).