Azpimarra
ETB1en
Uxue Barkos, gaur gauean, denboraldiko lehen 'Azpimarra+'n
A.A.
EiTB
Nafarroako presidentea elkarrizketatuko du Maddalen Iriartek 22:25etik aurrera.
Uxue Barkos Nafarroako presidentearekin zabalduko du Maddalen Iriartek gaur gauean 'Azpimarra+' saioaren denboraldi berria. 22:25etik aurrera ikusgai izango den saioan, Nafarroako Gobernuaren egitasmo nagusiei errepasoa egingo diete. Hizpide izango dituzte, besteak beste, emakume nafarrei osasun sare publikoan haurdunaldia eteteko aukera ematea, EAErekin harremanak normalizatzea eta migrazio krisiaren aurrean errefuxiatuak hartzeko asmoa.
Elkarrizketan esandakoei azpimarra egiteko, Fermin Erbiti, Inma Errea, Juankruz Lakasta eta Gaizka Aranguren bilduko dira 'Azpimarra+' saioko solasaldirako mahaira.
Bestalde, Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran adituek ekonomia gaien azterketa egingo dute.
ta egingo dute.