Azpimarra +
23:35ean
Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusia, gaur gauean, 'Azpimarra+' saioan
EITB
Frantxua Maitiarekin ere izango dira Parisko atentatuei buruz hizketan.
Gaur gauean, Maddalen Iriartek Txiki Muñoz ELAko idazkari nagusia elkarrizketatuko du ETB1eko 'Azpimarra+' albistegian. Horrez gain, Frantxua Maitia Frantziako Alderdi Sozialistako (PS) kidearekin ere izango da, Parisen izandako atentatuei tarte berezia eskaintzeko asmoz. Bestalde, Galder del Campo, Larraitz Ugarte eta Zelai Nikolas kolaboratzaileek, eta Adrian Zelaia eta Joseba Barandiaran ekonomian adituek egun-eguneko gaien inguruko solasaldian parte hartuko dute.
'Azpimarra+' astearteetan izaten da ikusgai, 23:35etik aurrera, ETB1en.
TB1en.