Azpimarra
23:30ean
Gorka Maneirori elkarrizketa, gaurko 'Azpimarra+' saioan
A.H. | EITB
UPyD alderdiko etorkizuna aztertuko du legebiltzarkideak.
Gaur, Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea izango da ETB1eko 'Azpimarra+' albistegian gonbidatu, eta bere alderdiak bizi duen egoera eta etorkizun politikoa aztertuko ditu saioan.
Horrez gain, Galder del Campo, Maite Iturre eta Itziar Nogeras solaskideek egun eguneko gaien inguruko debatean parte hartuko dute, eta Joseba Barandiaran adituak asteko azterketa ekonomikoa egingo du.
'Azpimarra+' astearte honetan emitituko da 23:15etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.
en. en.