Bago!az
Talent Showa
Ainhoa Larrañaga, gaur gaueko 'BaGo!az'en
EiTB
Ostiralero bezala, 21:00etan hasiko da asteko bigarren emisioa, etxeko txikienei zuzenduta. Eider Sanchez eta Noelia Calvoren arteko dueluarekin hasiko da saioa.
Ainhoa Larrañaga, 'Go!azen' telesaileko Eli, izango dugu coach gonbidatu gaur gauean 'BaGo!az' lehiaketan. Ostiralero bezala, 21:00etan emango da ETB1en eta eitb.eus-en lehiaketa hau.
Modus Operandiren 'Gora gure bihotzak' kantatuz sartuko dira parte-hartzaile guztiak hirugarren saio honetan eta segidan, Eider Sanchez eta Noelia Calvoren arteko duelua ikusiko dugu. Eider izan zen aurreko atalean boto gutxien jaso zuen lehiakidea eta Noelia, aldiz, Andoni Ollokiegik aukeratutako "ollokia". Lagun handiak egin dira bi neskak 'BaGo!az' saioa hasi zenetik, beraz, duelu berezia izango da bientzat.
Segidan emanaldiak etorriko dira. Aste honetan, Brian Adams, Twenty one pilots, Urtz edota Olatz Salvadorren kantak entzungo ditugu. Aitzolek Alex Sarduirekin abestuko du, Aintzanek Maria Amolategirekin, Ikerrek Ylenia Bagliettorekin, Eider Etxeandiak Anjel Alkainekin, Andreak Ainhoa Larrañagarekin eta Jokinek Iker Villarekin. Duelua irabazten duenak berriz, Xabier Saldias izango du bikote.