Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

ETB1en, 22:30ean

Korrikari keinua eginez hasiko da 'BaGo!az' gaur gauean

EiTB

Egan taldeak 1983ko ediziorako sortutako kanta abestuz hasiko da saioa.

1:48
'BaGo!az' saioko aurkezle, lehiakide eta coach-ak

Bihar hasiko den Korrikari keinua eginez, Egan taldeak euskararen aldeko lasterketaren 3. ediziorako sortutako doinuarekin hasiko da 'BaGo!az' saioaren gaurko atala. Lehiakideek eta coach-ek elkarrekin abestuko dute.

Arnasa baretu bezain laster, programaren bosgarren duelua jokatuko da, Noelia eta Sandra 'Ispilu aurrean' jarrita. Alaitz eta Maiderren abesti ezaguna Andoni Ollokiegirekin akustikoan kantatu ostean, epaileek erabakiko dute saioan nork jarraitu eta lehiaketa nork utziko duen.

Ondoren, Roxette, Rick Astley, Christina Aguilera eta PitBull artisten abestiak ekarriko dituzte agertokira lehiakideek, Etxeren eta Oskorriren doinuekin batera. Gainera, Xabier Saldiasek momentu berezia biziko du 'Euskal Herrian euskaraz' abestean.

Programaren bukaeran, Andoni eta bere ollokiek Olatz Zugastiren 'Bizirik gaudelako' eskainiko digute.

'BaGo!az' saioa asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.