Itxi

Bago!az

Bago!az

Bago!az

Talent Showa

Miren Arrieta, gaur gauean, 'BaGo!az'en

EiTB

Ostiralero bezala, 21:00etan hasiko da asteko bigarren emanaldia, etxeko txikienei zuzenduta. Aitzol Barbarias eta Danae Riañoren arteko dueluarekin hasiko da saioa.

  • Miren Arrieta

    Miren Arrieta

Miren Arrieta, 'Go!azen' telesaileko Ane, izango dugu coach gisa gonbidatu gaur gauean 'BaGo!az' lehiaketan. Ostiralero bezala, 21:00etan izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

Aste honetan, Huntzaren 'Lasai lasai' izango da saioari hasiera emango dion kanta. Ondoren, Aitzol Barbariasen eta Danae Riañoren arteko duelu parekatua ikusiko dugu. Aitzol izan zen aurreko atalean boto gutxien jaso zuen lehiakidea, eta Danae, berriz, Andoni Ollokiegik aukeratutako "ollokia". 'BaGo!az' lehiaketako duelurik zailenetako baten protagonista izango dira.

Bestetik, lehiakideek coach-ekin batera egingo dituzten emanaldiei dagokienez, Esne Beltza, Zucchero, Texas eta Coldplay artista eta taldeen kantak entzungo ditugu aste honetan.