Itxi

Barre Librea

Barre Librea

Barre Librea

Ostiralean, 22:30ean

Mikel Laskurain, Loli Astoreka eta Joxean Bengoetxea, gaur gauean, "Barre Librea"n

EiTB

Eurekin batera, Aitziber Garmendiak, Jon Plazaolak eta Kepa Errastik eskainiko dituzte aste honetako bakarrizketak.

0:20

Ostiral gauari egurra ematera datoz gaurko "Barre Librea" saioko hiru gonbidatuak: konfinamenduan ezer edo ia ezer egin ez duen Mikel Laskurain, "Titixetaraino" dagoen Loli Astoreka eta gure tabernetako barrak pintxorik gabe imajinatu dituen Josean Bengoetxea. Haiekin, Aretxabaletako nudista ezagunena, Kepa Errasti; identitate krisi baten erdian dagoen Jon Plazaola, eta Aitziber Garmendia; beti belarriprest eta ahobizi. 

Baina hori ez da dena. Virginiak eta Josemanuelek "umerik ez, ostiarik gabe" ekimena jarriko dute martxan, eta Goranek senegaldarren hizkuntzaz dakiela erakutsiko digu. 

Sorpresa bat ere izango da: Bixki & Dixki moderno monozigotikoak ezagutuko ditugu. 

"Barre Librea" ostiraletan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.