Itxi

Barre Librea

Barre Librea

Barre Librea

22:30ean

Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola bueltan dira, "Barre Librea" saioan

EiTB

Erika Olaizola, Antton Telleria, Galder Perez eta Getari Etxegarai izango dira gaurko lehen saioan.

0:24
Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola

"Barre Librea" bueltan da gaur ETB1era, eta udaberriko filosofiari eta formatuari eutsiko dio. Hala, Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak gidatuko dute programa, eta atal bakoitzean hainbat gonbidatu izango dituzte, bakarrizketak egiteko prest. Esketxak ere ez dira faltako (batzuk kalean grabatuta, oraingoan) eta, besteak beste, Virginiaren eta La Jaioren gorabeherak ikusiko ditugu. Irailaren 10etik aurrera, ostegun gauetan.

Denboraldiko lehen saio honetan, Erika Olaizola, Antton Telleria, Galder Perez eta Getari Etxegarai izango dituzte gonbidatuak.

"Barre Librea" saioaren denboraldi berria gaur, osteguna, abiatuko da, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.