Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

21:30ean

"Baserria" saioko Luis eta Ainhoa, gaur gauean, "Eztabaidan" programan

EITB Media

Aste honetan ere, "Baserria" lehiaketa hizpide izango dute "Eztabaidan" saioan, gaur eta ostegunean tarte berezia eskainiko baitio Klaudio Landak igandeko programari.

  • Luis eta Ainhoa

    Luis eta Ainhoa. Argazkia: EITB Media

Gaur gauean, "Baserria" saioko Luis eta Ainhoa lehiakide kaleratu berriak hartuko ditu Klaudio Landak "Eztabaidan" programako platoan. Izan ere, "Eztabaidan" saioan, tarte bat eskainiko diote asteartero eta ostegunero "Baserria" igandeko emanaldiari. Hala, astearteetan aurreko igandean kaleratutako bi lehiakideak izango dira platoan, euren testigantzaren eta baserrian izandako esperientziaren berri emateko. Aste honetan, beraz, Luis eta Ainhoa elkarrizketatuko ditu Klaudiok. Horrez gain, igandeko saioko irudien aurrerapena ikusteko aukera izango da.

Ostegunetan, berriz, "Baserria" saioaren webgunean martxan jarritako lehiaketaren berri ere emango dute. Erabiltzaileek saio bakoitzeko baserritar onena eta kaletar onena nor den aukeratu ahalko dute, eta azken ataleko kaletar eta baserritar onena nor izan den argitu eta ranking orokorra zertan den azalduko dute "Eztabaidan" saioan ostegunero. Igandeko saioko edukiak ikusteko aukera ere izango da.

"Baserria" saioa igandero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en; "Eztabaidan", berriz, astelehenetik ostegunera, 21:30etik aurrera.