Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:00etan

Lehiakideen arteko lehen ezinikusiak, gaur gauean, "Baserria" saioan

EITB Media

Aitziber eta Iñigo kaleratuak izan ondoren, Miren eta Marko taldera itzuliko dira. Bi taldeak auzolan ikusgarri batean neurtuko dira oraingoan ere.

0:28

"Baserria" lehiaketaren edizio honetako bigarren atala izango da ikusgai gaur ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera. Joan den astean lehen desafioa izan genuen, eta lehen bikote kaleratua ere: Aitziber eta Iñigo. Ondorioz, hasierako egunetan gehien nabarmendu diren Miren eta Marko taldera itzuliko dira. Ikusteko dago zer harrera jasoko duten.

Bi taldeak, gainera, auzolan ikusgarri batean neurtuko dira, beraien arteko lehen ezin-ikusiak sortuko dituen taldekako proban. Ez da giro izango Negutegian, eta berriro ere protagonista nagusiak Miren eta Marko izango dira.

"Baserria Chatbot" joko interaktiboa eta app berria

Euskarri digitalak eta sare sozialak erabat berrituta eta indartuta etorri dira edizio honetan. Hala, alde batetik, "Baserria Chatbot" joko interaktiboa martxan dugu, programaren jarraitzaileek Facebook eta Instagramen jokatu dezaketena. Bestalde, denboraldi honetan "Baserria" saioaren app berria jarri da martxan. Bertan, atalak, lehiaketak, inkestak… izango dira ikusgai, eta ostiralero hurrengo atalaren aurrerapena estreinatuko dute, esklusiban. "Baserria" app berria eskuragarri dago Play Storen eta App Storen.

"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial