Itxi

Baserria

Baserria

2021/10/19

00:00

Baserria

22:30ean

Camilo eta Bidane "Baserria Zuzenean" saioko platoan izango dira gaur gauean

EITB Media

Klaudio Landarekin batera lehiaketan egindako ibilbidea aztertuko dute, eta lehiakide batzuen mezuak ere entzun beharko dituzte, horiei erantzuteko.

0:29
Bidane eta Camilo
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Camilo eta Bidane "Baserria" saioaren bosgarren atalean kaleratutako lehiakideak "Baserria Zuzenean" saioko platoan izango dira gaur, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30etik aurrera.

Klaudio Landarekin batera, lehiaketan egindako ibilbidea aztertuko dute Camilok eta Bidanek, eta hainbat galdera izango dituzte mahai gainean: Bigarren mailako lehiakideak sentiarazi dituzte talde urdinekoek? Hala bada, zeintzuk izan dira egoera hori bultzatu dutenak? Bikote bezala, ondo konpondu al dira Camilo eta Bidane, edo hobeto egin zezaketen Baserrian jarraitu ahal izateko? Ulertu al dute Camilok eta Bidanek hainbat auzolan probatan hasieratik parte hartu ez izana? Zergatik izan ditu Camilok tentsio uneak Urkirekin eta Jokinekin? "Baserria Zuzenean" eztabaidan gauzak argi uzteko aukera izango du Camilok.

Ohi bezala, irudi berriak izango ditugu ikusgai eta, besteak beste, lehiakide batzuen mezuak entzun beharko dituzte Camilok eta Bidanek. Horiei erantzun beharko diete lehiakide kaleratu berriak.

Tirabirak eta liskarrak, baina, ez dira aztergai izango diren gai bakarrak izango. Saltseoa, shipeoa, lastofarding... lehiakide batzuen arteko harremanak sendotzen ari dira. Ba al dago maitasun harremanik Baserrian? Zeintzuk dira protagonistak? Erantzunak, astearte honetako programan.

Hau guztia aztertzeko, ez dira faltako ohiko kolaboratzaileak: Xabi, Amaia, eta Joxe lehen edizioko parte-hartzaileak; Andoni Iruretagoiena Izeta VI eta Ernesto Ezpeleta Bihurri herri kirolariak; Alex Padilla sare sozialetan aditua; Nerea Rodriguez eta Egoitz Txurruka Txurru komunikatzaileak; Josu Rodriguez DJa eta Maite Mancisidor baserritarra. Hauekin batera, bigarren denboraldi honetako lehiakideen senitarteko eta lagunak ere hartu dituzte; eta, horrez gain, Natalia iazko lehiakideak "Natalisia" ekarriko du platora aste honetan ere.

Astero bezala, hurrengo atalaren irudi esklusiboak ere ikusi ahalko dira.

"Baserria Zuzenean" eztabaida saioa, asteartero, 22:30ean, ETB1eta eitb.eus-en.

"Baserria" webgunea eta app berria:
eitb.eus/baserria

"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;