Itxi

Baserria

Baserria

Baserria

22:30ean

Petatu eta Ainhize, gaur gauean, "Baserria Zuzenean" saioko platoan

EITB Media

Klaudio Landarekin batera lehiaketan egindako ibilbidea eta kaleratzearen gakoak aztertuko dituzte. Amalur Arbelaitz aditua ere platoan egongo da, hainbat galderari erantzuna emateko: Zertan oinarritu dira Edurne eta Goiko zuzenean finalera bidaltzeko?

  • Petatu eta Ainhize

    Petatu eta Ainhize. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Petatu eta Ainhize, aste honetako kanporatuak, "Baserria Zuzenean" saioko platoan egongo dira gaur, 22:30etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en. Askorentzat, edizio honetako faboritoak eta irabazle "moralak" izan dira Petatu eta Ainhize. Zer egin dute gaizki finalean ez sartzeko? Beraiek erantzungo diote galdera horri Klaudio Landaren programan.

Gainera, finala gero era hurbilago dagoen honetan, Amalur Arbelaitz aditua platoan egongo da, hainbat galderari erantzuna emateko: Zertan oinarritu dira Edurne eta Goiko zuzenean finalera bidaltzeko eta ez Urki eta Lucia? Nolakoa izango da finala? Zenbat proba ikusiko ditugu?

Igande honetako atalean Luciak esan du Jokinengatik irabazi nahi duela lehiaketa. Zer pentsatuko du Jokinek hau entzun eta gero? Zuzenean Klaudiori esango dio, talde urdineko baserritarra platoan izango baita. Andrea, Marko, Miren eta Nai lehiakide kanporatuak ere eztabaidan egongo dira, eta ez dira faltako ohiko kolaboratzaileak, lehiakide ohiak eta lehiakideen senitarteko eta lagunak.

Aurreko asteetan bezala, kaleratutako bikotearentzat erronka ere egongo da debatean, kasu honetan moda desfilea. Nola ez, hurrengo atalaren irudi esklusiboak ere ikusi ahalko dira.

"Baserria Zuzenean" eztabaida saioa, asteartero, 22:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

"Baserria" webgunea eta app berria:
eitb.eus/baserria

"Baserria" sare sozialetan:
Twitter: @baserriaEITB
Facebok: facebook.com/baserriaeitb
Instagram: instagram.com/baserria_eitb
Tik Tok: @baserria.eitbofficial