Baskoniako Historia bat
22:00, ETB1en eta eitb.eus-en
Euskaldunak eta iraultza, gaur, 'Baskoniako Historia Bat' saioan
EITB
Frantziako iraultzak Baskoniako gizarte tradizionalean izan zuen eragina aztertuko du Alberto Santana historialariak aurkezten duen saioak.
1793an, Frantziako eta Nafarroako erregea, Luis XVI.a, gillotinan hil zuten Parisen. Iraultzak ezusteko bonba batek bezala egin zuen eztanda euskal gizartearen bihotzean, eta betiko aldatu zuen gure historiaren norabidea. Gaur gaueko 'Baskoniako Historia Bat' saioak euskaldunek Frantziako Iraultza nola bizi izan zuten aztertuko du, eta, bereziki, garai hartako Baskoniako mundu tradizionalean iraultzak izan zuen eragina azalduko du Alberto Santana historialariak.
'Baskoniako Historia Bat' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.