Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Nadeth Agirre Orioko Arraun Klubeko patroia, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EiTB

Horrez gain, "Nerabe bat etxean" gaiaren harira, testigantza oso ezberdin eta interesgarriak entzungo ditugu platoan.

  • Nadeth Agirre Orioko Arraun Klubeko patroia

    Nadeth Agirre, Orioko Arraun Klubeko patroia. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

"Nerabe bat etxean" izango da "Biba Zuek!" saioak gaur jorratuko duen gaia. Testigantza oso interesgarriak entzungo ditugu platoan, Ixonerena esate baterako. Nerabezaro oso gogorra eta errebeldea pasa bazuen ere, bizitza zuzentzea lortu zuela azalduko du. Bestalde, Bego eta Kimetz ama-semeak ere izango dira saioan. 17 urte zituela, nerabezaro betean, pertsona transgenero bat bezala identifikatzen zela ohartu zen Kimetz, eta une horretan garai zaila pasa arren, orain zoriontsu dago.

Saioaren bigarren atalean Nadeth Agirre izango da gonbidatu nagusia. Orio arraun taldeko patroiarekin azken garaipenaz gain, beste hamaika kontuz ere arituko dira. Platoko kolaboratzaileak, bestalde, Mikel Markez, Mikel Elizegi eta lehenengo aldiz Iker Lauroba izango dira.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.