Biba Zuek
18:00etan
Amaia Aberasturi 'Akelarre' filmeko protagonista, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!"en
EiTB
Gainera, saioak doluaren inguruan ere hausnartuko du zenbait gonbidatu eta Maitane Ormazabal coach terapeutikoarekin batera.
-
Amaia Aberasturi. Argazkia: EiTB
Gaurko "Biba Zuek!" saioan derrigorrez pasatu beharreko gai gogor bat landuko dugu: dolua. Galera edo heriotza baten aurrean bizi izan duten prozesua nolakoa izan den eta egoera gogor horri nola egin dioten aurre azalduko digute platoan izango ditugun gonbidatuek. Elkarrizketa zail horretan Maitane Ormazabal coach terapeutikoa izango dute bidelagun.
Eta bigarren orduan modako aktore bat izango dugu: Amaia Aberasturi. Akelarre filmeko protagonista gaztea ezagutzeko aukera ona izango dugu ostiraleko saioan. Aurrestreinaldia Zinemaldian izan bazen ere, ostiral honetan, urriaren 2an, iritsiko da ofizialki euskal zinemetara. Filmaren eta grabaketa lanen inguruko hainbat kontu azalduko dizkigu Amaiak.
Platoko kolaboratzaileak, ostera, Vidal Salcedo medikua, Aritz Ganboa artzaina, Ainhoa Vitoria irrati esataria eta Mikel Elizegi izango dira.
"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, arratsaldeko 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.