Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etatik aurrera

Markel Irizar izango da gaur "Biba Zuek!" saioko gonbidatu nagusia

EiTB

Aurretik, landa eremuko emakumeen eguna dela eta, hiru emakumerekin solasaldia egingo du saioak.

  • Markel Irizar

    Markel Irizar. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, landa eremuko emakumeen eguna dela eta, hiru emakume izango ditu protagonista "Biba Zuek!" saioak.

Bigarren orduko gonbidatu nagusia ETB1eko eta eitb.eus-eko "Itzulera" saioan parte hartzen duen Markel Irizar txirrindulari ohia izango dute. Irizarrekin batera, Vidal Salcedo medikua, Agus Barandiaran trikitilaria eta Marta Elvira izango dira platoan. Elvirak "Erradiografia" egingo dio Markel Irizarri, horren herrian, Oñatin, egon baita.

Saioa bukatzeko, Aritz Ganboarekin egingo dute bat.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, zuzenean, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.