Publizitatea
Itxi

2020/10/16

00:25

Biba Zuek

18:00etan

Aizpea Goenaga aktorea izango da gaurko gonbidatu nagusia "Biba Zuek!" saioan

EiTB

Aurretik, "haur lapurtuak" gaiaren inguruan arituko dira egoera hau sufritu duten pertsonekin.

  • Aizpea Goenaga

    Aizpea Goenaga. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Astea bukatzeko, gaur, "haur lapurtuak" gaiaren inguruan arituko da "Biba Zuek!" saioa. Horretarako, hainbat gonbidatu izango dira protagonista, izan ere, platoan izango diren pertsonak ziur daude beraien alaba, ahizpa edota hurbileko senideren bat "lapurtuak" izan zirela. Oraindik horiek aurkitzeko itxaropenaz, euren istorioa emango dute ezagutzera.

Horrez gain, bigarren orduko gonbidatu nagusia Aizpea Goenaga aktorea izango da. Esku artean dituen proiektuez arituko da, izan ere, Iparragirre eta emakumeen inguruko dokumentalean hartu du parte (Iparragirre, bihotzeko Joxemari).

Kolaboratzaileak ostera, Vidal Salcedo, Ainhoa Vitoria eta Jon Garate izango dira. Eguero legez, Aritz Ganboa artzainak ere saioarekin egingo du bat Nafarroatik.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, zuzenean, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;