Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Xabier Berasaluze, "Leturia" pandero-jolea, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EiTB

Horren aurretik, "Gurasoak ez dira aukeratzen" izango da Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkezten duten saioak jorratuko duen gaia.

  • Xabier Berasaluze, "Leturia"

    Xabier Berasaluze, "Leturia". EiTBren bideo batetik ateratako irudia

"Gurasoak ez dira aukeratzen" izango da gaurko "Biba Zuek!" saioan jorratuko duten gai nagusia. Platoan bilduko diren gonbidatuek egoera sakonak eta gogorrak bizi izan dituzte, eta horien inguruan jardungo dute hizketan. Juankarrek 20 urte ditu eta hiru guraso izan ditu, eta Magali, 25 urteko hernaniarra, bestalde, adoptatua izan zen. Mertxe Rodriguez (Marimotots) ere bertan izango da, harrera familia bat osatu baitu bere bikotekidearekin batera.

Xabier Berasaluze izango da bigarren zatiko gonbidatu nagusia. "Tapia eta Leturia" trikiti bikoteko "Leturia" bezala ezagutzen da, izen bereko baserrian jaio eta hazi baitzen.

Pandero-jolearekin batera, Agus Barandiaran, "Korrontzi" taldeko sortzaileetako bat, eta Mikel Elizegi musika jotzen arituko dira. Bestalde, Vidal Salcedo medikua eta Aritz Ganboa artzaina ere saioan izango dira.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.