Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Jaione Mariezkurrena eta Zigor Iturrieta, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EiTB

Saioan bizitzak ematen dizkigun bigarren aukerez ere hitz egingo dute platora gerturatuko diren gonbidatuekin batera.

  • Jaione Mariezkurrena eta Zigor Iturrieta

    Jaione Mariezkurrena eta Zigor Iturrieta. Argazkia: EiTB

Astea bukatzeko bizitzak ematen dizkigun bigarren aukerez hitz egingo du "Biba Zuek!" saioak. "Bigarren aukerak" izenburua izango du lehen orduko gaiak, eta haren inguruan jardungo dute solasean platora gerturatuko diren gonbidatuek.

Bigarren orduko gonbidatu nagusiak "Txoriene" sukaldaritza saioko aurkezleak izango dira: Zigor Iturrieta, azken urteetako saioko aurkezle bakarra, eta Jaione Mariezkurrena, aurten "Txoriene"ko sukaldean arituko den aurkezle berria. Aurten izena aldatu diote saioari, eta "Txoriene Jaionerekin eta Zigorrekin" izenarekin hasiko da astelehenean denboraldi berria.

Horrez gain, platoan hartuko ditugun kolaboratzaileak Vidal Salcedo medikua, Ainhoa Vitoria Gazteako esataria eta Mikel Elizegi izango dira. Aritz Ganboa artzainak ere gurekin egingo du bat, oraingoan, Nafarroatik.

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako "Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.