Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB

Horren aurretik "Inoiz ez da berandu" gaiaz jardungo dute saioko platora gerturatuko diren gonbidatuek.

  • Jakoba Errekondo

    Jakoba Errekondo. EITBren bideo batetik ateratako irudia

"Inoiz ez da berandu" gaiaz hizketan hasiko da gaurko "Biba Zuek!" saioa. Bertaratuko diren gonbidatuek ametsak betetzeko adinik ez dagoela kontatuko digute. Asier Maia izango dute bidelagun hausnarketak eta gomendioak emateko.

Horrez gain, Vidal Salcedo medikua saioan izango da, baita ere, COVID-19aren azken berrien inguruan aritzeko.

Bigarren orduko gonbidatua Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista izango da. Hainbat liburu idatzi izanaz gain, asteburutan Euskadi Irratiko "Landaberri" saioan ere parte hartzen du. Ondoan izango dituen kolaboratzaileak Jon Garate, Artxibo Jauna atalarekin, eta Marta Elvira Erradiografia tartearekin izango dira.

Amaitzeko, egunero bezala, Aritz Ganboa artzainarekin bat egingo dute.

Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako "Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.