Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Agus Barandiaran eta Xabier Amuriza, gaur, "Biba Zuek!"en

EITB

Aurretik, COVID-19aren 'gazi gozoei' buruz arituko da Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioa.

  • Xabier Amuriza.

    Xabier Amuriza. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean "COVID19-aren gazi-gozoak" izenburupean "Biba Zuek!" saioak birusa dela eta gonbidatu desberdinen testigantzak bilduko ditu. Izan ere, platora gerturatuko diren gonbidatuek txanponaren bi aldeak ezagutu dituzte: batzuek aukera politak izan dituzte ibilbide berriei ekiteko, beste batzuek, ordea, birusak bizitza hankaz gora jarri die. Maitane Ormazabalek lagunduko die elkarrizketan.

Horrez gain, Vidal Salcedo medikua ere izango da saioan, eta ondoren, bi gonbidatu izango dira protagonista: Agus Barandiaran eta Xabier Amuriza. Elkarrekin lan berria atera dute, Koplariak. Horren ingurukoak kontatuko dituzte, eta elkarrekin kantuan entzuteko aukera ere izango dugu.

Ana Goitia, Jon Garate eta Aritz Ganboa kolaboratzaileak ere izango dira platoan.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.