Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Miren Agur Meabe idazlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB

Rikardo Arregi Kazetaritza sarien banaketa ekitaldiarekin ere bat egingo dute, zuzenean, Izaskun Moyano lankidearekin.

  • Miren Agur Meabe idazlea

    Miren Agur Meabe idazlea. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko saioko lehen orduan bizitzan norabide aldaketa bat izan duten gonbidatuak izango dira protagonista. Adibidez, Joxe Agustin apaiza zen, eta emakume batekin maitemindu eta gero, apaiz izateari uztea erabaki zuen.

19:00etatik aurrera, Rikardo Arregi Kazetaritza sarien banaketa ekitaldia izango da, Andoaingo Bastero kulturgunean. "Biba Zuek!" saioa ere bertan izango da, eta zuzenean egingo dute bat ekitaldian bertan izango den Izaskun Moyano lankidearekin. Horrez gain, sari banaketa ekitaldia zuzenean jarraitzeko aukera ere egongo da, ETB4n eta eitb.eus-en.

Bigarren orduan, aldiz, Miren Agur Meabe idazlea izango da gonbidatu nagusia. Berarekin batera, Mikel Markez, Mikel Elizegi eta Marta Elvira kolaboratzaileak egongo dira platoan.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.