Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Mikel Laboa oroituko du, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioak

EITB

Aurretik, Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta gonbidatuak gai horren inguruan arituko dira Maitane Ormazabal terapeutarekin.

  • Mikel Laboa

    Mikel Laboa. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna da; beraz, saioaren lehen partean, "Biba Zuek!" gai horren inguruan arituko da platora bertaratuko diren gonbidatuekin. Solasaldian zehar, gonbidatuek Maitane Ormazabal terapeuta izango dute bidelagun.

Bigarren orduan, aldiz, Mikel Laboa oroituko du saioak, izan ere, 12 urte pasa dira hil zenetik. Tartean, euskal abeslari eta musikagilearen bizitza eta abestiak ekarriko dituzte gogora, eta horretarako, Juan Luis Zabala eta Juan Kruz Igerabide idazleak izango dituzte gonbidatu.

Horrez gain, Ana Goitia eta Jon Garate kolaboratzaileak ere izango dira platoan.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.