Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Nerea Mujika Gerediaga Elkarteko zuzendaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB

Aurtengo Durangoko Azokaz arituko da. Aurretik, pertsona batzuentzat musukoarekin bizitzeak sortzen dituen zailtasunez arituko da saioa.

  • Nerea Mujika, Gerediaga Elkarteko zuzendaria

    Nerea Mujika, Gerediaga Elkarteko zuzendaria. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaurko saioan, musukoarekin bizitzeaz arituko da "Biba Zuek!". Pertsona batzuentzat zer zaila den erakutsiko du saioak: Aitziber adibidez, gorra da eta musukoa jantzita bizi garenetik komunikazio arazo asko ditu. Egoerari aurre nola egiten dion azalduko du Aitziberren saioaren lehenengo zatian.

Ondoren, Vidal Salcedo medikua ere izango da koronabirusaren inguruan hizketan eta herritarren zalantzei erantzuten.

Bigarren orduan aldiz, Durangora egingo dute jauzi, eta Nerea Mujika, Gerediaga Elkarteko zuzendaria izango dute protagonista. Aurtengo Durangoko Azoka bizi dugun egoera dela eta, ez da urtero bezalakoa izango, izan ere, ez da erakusmahairik egongo eta salmentak digitalak izango dira. Zehaztasunez, Nereak aurtengo azoka nola egingo den azalduko du.

Berarekin batera, Ainhoa Vitoria Gazteako esataria eta Mikel Elizegi kolaboratzailea ere izango dira platoan. Eta bukatzeko, saioaren azken minutuetan, Aritz Ganboa artzainarekin egingo dute bat ardien inguruko kontu berriez galdetzeko.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.