Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Euskararen egunarekin bat egingo du gaur "Biba Zuek!" saioak

EITB

Ondoren, 19:00etan "Euskararen Nazioarteko Eguna: batuketatik biderketara" eskainiko da.

  • Agurne Gaubeka

    Agurne Gaubeka. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur Euskararen Nazioarteko Eguna izanik, "Biba Zuek!" saioan hizketa-gaiak ezin zuen besterik izan: "Biba euskara". Oraingo honetan gonbidatuak Mertxe Mujika AEKko koordinatzaile nagusi ohia eta Agurne Gaubeka Hitzkuntz Eskubideen Behatokiaren zuzendaria izango dira.

Egun berezi horretan, Marta Elvira kolaboratzailea ere izango da platoan, eta euskarari berari eskainiko dio bere Erradiografia atala.

Saioa ohi baino laburragoa izango da, izan ere, 19:00etan "Euskararen Nazioarteko Eguna: batuketatik biderketara" eskainiko da Gasteizko Foruen Plazatik, Garazi Ayestak eta Edurne Azkaratek aurkeztuta.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.