Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Alaine Agirre idazlea, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Aurretik, nahiz eta jubilatuta egon euren egunerokotasunean jardunean jarraitzen duten bi gonbidaturekin izango dira.

  • Alaine Agirre, idazlea

    Alaine Agirre, idazlea. EITBren bideo batetik ateratako irudia

Gaur, urteetako lanbidetik jubilatuta ere, euren egunerokoan erretiroa hartu ez duten bi pertsona gonbidatuko ditu "Biba Zuek!" saioak. Solasaldian zehar, Maitane Ormazabal terapeuta izango dute gonbidatuek bidelagun.

Bigarren orduan, berriz, Alaine Agirre idazle bermeotarra elkarrizketatuko dute Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak. Ane azken eleberriaren nondik norakoak kontatuko ditu eta bere ibilbide literarioaren atzerabegirakoa egingo dute.

Saio osoan zehar, Ainhoa Vitoria, Jon Artano eta Aritz Ganboa izango dira platoan kolaboratzaile bezala.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.