Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Seaskako Integrazio Batzordearen lana ezagutuko dute gaur "Biba Zuek!"en

EITB Media

Elkarteak Maddalen eta Amets Arzallusek parte hartu duten bideoklipa aurkeztuko du. Bestalde, saioko bigarren orduan, Gaizka Aranguren historia dibulgatzailea izango da gonbidatu.

  • "Biba Zuek!", Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus

    "Biba Zuek!", Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. Argazkia: EITB Media

Bizipoza proiektua gehiago ezagutzen jarraituko dute gaur "Biba Zuek!" saioan.

Bizipozak izaera bereziko gaiak lantzen dituzten haur eta familien ongizatea helburu duten elkarteei laguntza afektiboa eta materiala eskaintzea du xede. Asteazken honetan,  Seaskako Integrazio Batzordearen lana emango dute ezagutzera. Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ikastoletan eskolatuak diren ahalmen urriko haurren guraso eta adiskideen elkartea da. Horrez gain, egin berri duten bideoklipa ere aurkeztuko dute. Maddalen eta Amets Arzallusek hartu dute parte bertan. Platoan izango dira biak, baita elkarteko kide den guraso bat ere.

Ondoren, Vidal Salcedo medikuak tiroideaz hitz egingo du; glandula honek gure organismoan duen garrantziaz, batik bat.

Bigarren orduan, Gaizka Aranguren historia dibulgatzailea izango da gonbidatu. Aranguren EITBn kazetari eta aurkezle lanetan ibili da; gaur egun, asteazken gauetan ematen den "Itxi Liburuak" saioa aurkezten du.

"Biba Zuek!", astelehenetik ostiralera, zuzenean, 18:00etatik 20:00etara, ETB1en eta eitb.eus-en.