Biba Zuek
18:00etan
Ana Ramos kirol kazetaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Gainera, Maialen Arzallus eta Xabier Sukiak gidatzen duten saioan Imanol Epelde elkarrizketatuko dute 'Etxepare Rap' proiektuaz berba egiteko.
-
Ana Ramos kirol kazetaria. Argazkia: EITB Media
Gaur, hitzekin jolastuko dira "Biba zuek!" saioko solasaldira gonbidatutako protagonistekin. Besteak beste, Imanol Epelde irakaslea, idazlea eta youtuberra izango dute mintzalagun. Azkenaldian Etxepare Rap proiektuan buru-belarri murgilduta ibili da. Autore garrantzitsuen testuak hartu eta kantu bihurtzen ditu zarauztarrak, tartean, hainbat bertsolariren testu eta bertsoak ere bai.
Ondoren, Vidal Salcedok artrosiaren inguruan hitz egingo du bere atalean. Gorputzeko artikulazioak edo giltzadurak hondatzen dituen gaitza da eta helduen artean %25ek pairatzen dute.
Bigarren orduko gonbidatua Ana Ramos kirol kazetaria eta aurkezlea izango da. Ramos ETBri lotuta dago aspaldi albistegietako kirol tarteak aurkeztu dituelarik. Azkenaldian "Helmuga" kirol saioaren gidaria da, egunerokoan tarte gutxi izaten duten kirol zein kirolariei buruzko programa.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.