Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Nadia Erostarbe eta Ariane Otxoa surflariak, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Horrez gain, aitaren eguna hizpide hartuta, aitak izango dira protagonista saioaren lehen orduan.

  • Nadia Erostarbe surflaria

    Nadia Erostarbe surflaria. Argazkia: Meo Portugal Poullenot Surf

Aitaren eguna aitzaki hartuta, gaurko "Biba Zuek!" saioa aitei eskainiko diete. Gonbidatuek egoera zailetan hezi dituzte seme-alabak eta aurrera nola atera diren kontatuko dute platoan.

Vidal Salcedo medikua atal berriarekin dator. Udaberriko alergiei buruz hitz egingo du eta herritarren zalantzei erantzungo die.

Bigarren orduko gonbidatuak bi surflari izango dira: Nadia Erostarbe eta Ariane Otxoa. Erostarbe zarauztarra da eta Otxoa bilbotarra. Biak txiki-txikitatik hasi ziren surfean eta txapelketa ugari irabazi dituzte. Zarauztarra Europako txapelduna izan da eta munduko surflari onenen artean dago. Ariane, berriz, Europako txapeldunordea izan zen 2016an 18 urtez azpiko selekzioan eta brontzezko domina lortu zuen 2017ko munduko txapelketan, junior kategorian.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.