Biba Zuek
18:00etan
Eneko Sagardoy eta Miren Gaztañaga, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Gainera, euskal influencerrak eta Athleticeko jarrraitzaileak izango dituzte protagonista.
-
Eneko Sagardoy aktorea. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia
Gaur arratsaldean, euskal influencerrak izango dituzte "Biba Zuek!" saioan. Sare sozialetan jende asko mugitzen dituzten gazteak dira eta euskaraz aritzea erabaki dute web plataformetan.
Halaber, Errege Kopako Finaleko bezpera izanik, Athletic eta Athleticeko jarraitzaileak izango dituzte protagonista saioan. Nola daude? Ilusionaturik? Etsita? Itxaropentsu?
Bigarren orduko gonbidatuak bi euskal aktore izango dira: Eneko Sagardoy eta Miren Gaztañaga. Maitasunaren itxiera antzezlana aurkeztuko dute Arriaga antzokian apirilaren 29an, eta "Biba Zuek! saioan azalduko dituzte antzezlanaren nondik norakoak.
"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai 18:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.