Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

'Ilargi guztiak' filmaren estreinaldiaz, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Igor Legarreta zuzendaria eta Josean Bengoetxea aktorea elkarrizketatuko dituzte. Aurrez, Orioko balearen arrantzaren 120. urtemuga ekarriko dute gogora Xabier Sukiak eta Maddalen Arzallusek.

  • Josean Bengoetxea eta Haize Carneros 'Ilargi guztiak' filmaren fotograman

    Josean Bengoetxea eta Haize Carneros 'Ilargi guztiak' filmaren fotograman

Gaurko "Biba Zuek!" saioan Orioko balea arrantzatu zuteneko 120. urtemuga ekarriko dute gogora. Besteak beste, Xabier Alberdi historialaria izango dute mintzakide Orioko herria asko markatu zuen gertaera horri buruz hitz egiteko.

Josean Bengoetxea aktorea eta Igor Legarreta zinemagilea izango dira bigarren orduko gonbidatuak. Estreinatu berri duten 'Ilargi guztiak' filmaren zertzelada zenbait emango dituzte Xabier Sukiarekin eta Maddalen Arzallusekin batera solasean. Betiko bizitzera kondenatutako neskato bati buruzko alegia fantastikoa da eta, Bengoetxearekin batera, Itziar Ituño da beste protagonista.

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.