Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Joseba Apaolazarekin solasaldia, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Gainera, saioaren lehenbiziko orduan, Ilari Arrizabalaga eta Iratz Urkizu musikariak hartuko dituzte protagonista nagusi platoan.

  • Joseba Apaolaza aktorea "Barre Librea" saioan egindako bakarrizketan

    Joseba Apaolaza aktorea "Barre Librea" saioan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gaur arratsaldean, lehenbiziko diskoa atera berri duten bi artista izango dituzte solaskide "Biba Zuek!" saioan. Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak Ilari Arrizabalaga eta Iratz Urkizu musikariekin berba egiteko aukera izango dute 18:00etatik aurrera.

Bestalde, Joseba Apaolaza aktorea izango da bigarren orduko protagonista. Telebistan, zineman eta antzerkian eskarmentu handiko euskal aktorea da. Bere ibilbide profesionala berrikusteaz gain, orain bertan eskuartean dituen proiektuez arituko da urretxuarra.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.