Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Iñaki Palacios txistularia, gaur, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Aurretik, Fernando Aire 'Xalbador' bertsolaria oroituko dute, haren jaiotzaren urteurrenean.

  • Iñaki Palacios txistulariaren artxiboko irudia.

    Iñaki Palacios txistulariaren artxiboko irudia. EITB Media

Gaur "Biba Zuek!" saioan Fernando Aire Xalbador bertsolari handia oroituko dute. Izan ere, 101 urte beteko dira olerkari baxenabartarra Urepelen jaio zela, eta luxuzko gonbidatuak izango dituzte berari buruz mintzatzeko: bere semea Mixel Aire eta bere alaba Elen Aire.

Bigarren orduan, bestalde, Iñaki Palacios txistularia elkarrizketatuko dute. 2005ean Euskadiko Txistulari Gazteen txapelketan lehen saria irabazi zuen eta 2007an bigarren postua lortu zuen Euskadiko Musikari Gazteen lehiaketan. Hiru disko kaleratu ditu: Lurra, Ardoa, Dantza (2017), Harria (2019) eta Baltik (2021). Horretaz guztian hitz egingo du Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.