Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Olatz Beobide aktore eta zuzendaria, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB MEDIA

Aurretik, saioaren lehen orduan, Laxaro Azkune gai-jartzailea hartuko dute platoan gonbidatu.

  • Olatz Beobide

    Olatz Beobide. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Gai-jartzaileak ezinbesteko figurak izaten dira bertso-saioetan. Haien burutazioetatik sortutako gaiek bertsolarien abileziarekin jolasten dute. Horri buruz eta hamaika bitxikeriari buruz hitz egingo du gaur arratsaldean Laxaro Azkune gai-jartzaileak "Biba Zuek!" saioan.

Bigarren orduan, ordea, Olatz Beobide aktore eta zuzendari ezagunak bere azken egitasmoen berri emateaz gainera, antzezle donostiarraren ibilbidea errepasatuko dute.

Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiak gidatuta, Aritz Ganboa, Vidal Salcedo, Mikel Elizegi eta Ihintza Irizar izango dira kolaboratzaile gisa platoan.

"Biba Zuek!" astelehenetik ostiralera izaten dugu ikusgai, 18:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.