Biba Zuek
18:00etan
Julen Gabirondo segalaria, gaurko "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Gipuzkoako sega txapelketa irabazi berri du Gabirondok. Aurretik itsasoa eta arrantzaleak izango dituzte hizpide, Karmengo Amaren eguna izanik.
-
Julen Gabirondo segalaria, EITB Mediaren saio bateko irudi batean.
Gaur, uztailak 16, Karmengo Amaren eguna izaki, itsasoa eta arrantzaleak izango dituzte mintzagai "Biba Zuek!" saioan. Batetik, Aita Mari arrantzale ospetsua ekarriko dugu gogora; eta, bestetik, 1912ko Bermeoko galernaz hitz egingo dute. 143 arrantzale hil ziren enbata hartan.
Bigarren orduko gonbidatua, berriz, Julen Gabirondo segalaria izango da. Gipuzkoako sega txapelketa irabazi berri du Gabirondok, eta lorpen horretaz eta bestelako proiektuez hitz egingo du urnietarrak Xabier Sukiarekin eta Maddalen Arzallusekin.
"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera izan ohi dugu ikusgai, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.