Biba Zuek
18:00etan
Iñigo Llopis jokalari paralinpikoari elkarrizketa, gaurko "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Saioaren bigarren zatian Julian Iantzi aurkezlea hartuko dute.
-
Iñigo Llopis elkarrizketatuko dute "Biba Zuek!"en. EITB Mediako bideo bateko irudia
Hasi dira Olinpiar Jokoak, baina gaurko "Biba Zuek!" saioan Joko Paralinpikoei begira jarri dira. Izan ere, 13 euskal kirolari izango dira bertan eta orain prestaketetan dabiltza buru belarri. Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak horietako bat elkarrizketatuko dute: Iñigo Llopis igerilaria. Saioko bigarren gonbidatua, berriz, Fernando Michelena tiratzaile olinpikoa izango da, Tokiora joango ez bada ere, gogor dabilena bere kirol jardueran.
Eta aste honetako azken gonbidatua Julian Iantzi izango da. Lesakarrak telebista autonomikoetako aurkezle onenaren Iris saria irabazi du eta horri buruz eta bere ibilbide oparoari buruz galdetuko diote Maddalenek eta Xabierrek. Vidal Salcedo, Xabier Orbegozo eta Aritz Ganboa izango dira ostiraleko saioko beste protagonistak.
"Biba Zuek" saioa 18:00etan dago ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.