Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Kokein taldea, "Biba Zuek!" saioan, gaur arratsaldean

EITB Media

Musika izango du ardatz Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak aurkeztutako saioak astea hasteko.

  • Kokein taldea izango da "Biba Zuek!" saioan. EITBko Bideo bateko irudia

    Kokein taldea izango da "Biba Zuek!" saioan. EITBko Bideo bateko irudia

Musikari buruz hitz egiten hasiko du astea "Biba Zuek!" saioak. Ander Arroitajauregik musika sortzen du. Izan ere, luthierra da eta gerora doinu ederrak sortuko duten musika tresnak egiten ditu. Fran Lasuen musikariak, berriz, musika oparitzen du, musika tresnen bidalketa solidarioan parte hartzen baitu. Gai ederra eta armoniatsua izango dugu saioaren lehen orduan.

Bigarren orduan ere musika kontuekin jarraituko dute, Kokein musika taldea izango baita gonbidatu berezia. Taldeko Zaloa Urain eta Iker Saenz de Zaitegi elkarrizketatuko dituzte Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.

Vidal Salcedo, Ana Goitia eta Aritz Ganboa ere bertan izango dira.

Hori guztia 18:00etatik 20:00etara, ETB1en eta eitb.eus-en.