Biba Zuek
18:00etan
Arraun Lagunak taldeko arraunlariak, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan
EITB Media
Igande honetako Donostiako Banderaren aurreko egunak nola ari diren bizitzen kontatuko diete Maddalen Arzallusi eta Xabier Sukiari. Lehen orduan, berriz, kazetaritza lanbideari buruz mintzatuko dira.
-
Xabier Sukia eta Maddalen Arzallus. EITB Media
Gaurko "Biba Zuek!" saioan arrauna izango dute hizpide. Izan ere, Usue Molina eta Amaia Sexmilo Arraun Lagunak taldeko kideak izango dituzte gonbidatu. Igande honetako Donostiako Banderaren aurreko egunak nola ari diren bizitzen galdetuko diete Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak, talde donostiarra sekulako denboraldia egiten ari baita.
Lehen orduan, berriz, kazetaritza lanbideari buruz mintzatuko dira, eta horretarako Berria egunkariko Arantxa Elizegi, Euskadi Irratiko Joxe Mari Apaolaza eta ETBko albistegietako Andoni Calvo kazetariak elkarrizketatuko dituzte.
Horrez gain, Vidal Salcedo familia-medikuak lehen aldiz bisitatuko du platoa denboraldi berri honetan, eta Agus Barandiaran musikariak ere bere atal berritua aurkeztuko du. Mikel Elizegik berriro aterako du paseatzera bere "Happy Bank" aulki berezia, eta Aritz Ganboak itxiko du kolaboratzaileen atala.
Aparteko denboraldi hasiera
ETB1eko "Biba Zuek!" saioak audientzia arrakasta handiarekin ekin dio bigarren denboraldi honi. Astearte honetan bertan emaitza bikainak izan ditu, bereziki euskaldunen artean; eta inoizko bigarren daturik onena lortu zuen denboraldi berriko estreinaldian; gainera, euskaldunen artean audientzia-buru izan zen % 17,3ko kuotarekin.
Hala, aurreko denboraldian irekitako bideari jarraitzeko prest itzuli da "Biba Zuek!": arratsaldeak entretenigarri egitea.
"Biba Zuek!" saioa, Maddalen Arzallusekin eta Xabier Sukiarekin, astelehenetik ostiralera, 18:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en.