Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Maixabel Lasa izango da gaurko gonbidatua "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

'Maixabel' pelikularen inguruan hitz egingo du Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin. Zinemaldian jasotako harrera beroaren ondoren, aste honetan bertan estreinatuko da lana zinema-aretoetan.

  • Maixabel Lasa

    Maixabel Lasa. Imagen: EITB Media

Ostegun honetako "Biba Zuek!" saioan Maixabel Lasa izango dute gonbidatu. Donostia Zinemaldian jasotako harrera beroaren ondoren, Maixabel filma aste honetan bertan estreinatuko da zinema-aretoetan, eta Maixabel Lasa bera Maddalen Arzallus eta Xabier Sukiarekin egongo da, filmari buruz eta beste hainbat konturi buruz hitz egiteko. Legorretarrak Ana Goitia ere izango du ondoan; izan ere, atala estreinatuko du Anak.

Programaren lehen zatian, berriz, gurasoen etxetik irten diren gazteen testigantzak jasoko dituzte. Asier Maia bidelagunak adi entzungo ditu guztien bizipenak eta bere ikuspegi interesgarria emango du gaiari buruz.

Mikel Elizegik, bestalde, umore ukitua jarriko dio saioari, "Happy bank" lehiaketako beste atal batekin; eta Aritz Ganboa artzainak beste ibilbide polit bat aurkeztuko du Euskal Herrian barrena. Vidal Salcedo familia-medikuak kontsulta irekiko die gure aurkezleei, beste behin ere aholku osasuntsuak emateko.

"Biba Zuek!" saioa astelehenetik ostiralera dugu ikusgai, 18:00etan, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en.