Itxi

Biba Zuek

Biba Zuek

Biba Zuek

18:00etan

Ainhoa Larrañaga abeslaria gonbidatu, gaur arratsaldean, "Biba Zuek!" saioan

EITB Media

Bere azken lanen inguruan galdetuko diote Hernaniko musikari gazteari Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak.

  • Ainhoa Larrañaga abeslaria "Udak Dakarrena" saioko irudi batean

    Ainhoa Larrañaga abeslaria "Udak Dakarrena" saioan. EITB Mediaren bideo batetik ateratako irudia

Ainhoa Larrañaga abeslari hernaniarra izango da "Biba Zuek!" saioaren gaurko gonbidatu nagusia. Maddalen Arzallusek eta Xabier Sukiak azken lanei buruz galdetuko diote; tartean, Chik Juarez abeslariarekin "Basoan" kantan egindako kolaborazioaz. Musika doinu garaikide horiek eta elkarrizketa bera erne entzungo ditu Xabier Amurizak eta, amaieran, kopla bat abestuko dio kantari gazteari. Jon Garate eta Aritz Ganboa ere lagun izango dituzte. 

Vidal Salcedo familia-medikuak gure osasuna behar bezala zaintzeko aholku baliagarriak emango ditu eta saioaren lehen zatian familia-negozioak izango dituzte hizpide. 

"Biba Zuek!" saioa 18:00etatik 20:00etara dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en, astelehenetik ostiralera, zuzenean.